XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek zurrut bat merezi dik.

Urrundu naizenean, berriro ere lehengo mundua, sekula gehiago ikusteko usterik ez neukana.

- Baso bete ardo, mesedez.

Taberna honek lehenengoz sartu nintzen tabernaren usaina bera dauka.

Usain gozoa noski.

Bai, ba! Lehenengoz oso txikitan zapaldu nuen taberna aitaren eskutik eta orduan gauza guztiak ziren gozoak, ardo honek ez dauka gusto ederra baina.

Beharbada neu naiz gustoa galdu duena.

Izan ere hi beste mundutik bueltan hator gero!

Hamaiketakoak ez dit onik egin.

Gero eta kezkatiago nago.

Ez dakit ondo egin dudan, edo hobeki esateko, gaizki egin dudala uste dut.

Dirujauntza desegitera joan eta jauna libre utzi.

Ba al da jauntzak eta jaunak berezterik?

Teoriak baietz esaten dit, baina beste zerbait gertatzen da hor, ez bainago lasai.

Orain arteko martxa guztia hautsi dut.

Denak hori egiten hasten badira, jolasa izango da hau.

Bestalde diru guztiak utz erazteak ere ez dirudi jolasa denik.

Baina izan liteke, iharduera hau ugaritzen bada.

Erabateko eskarmentua izan beharrean, zuzengarri hutsa besterik ez da izango.

Azken batez norabait aldendu eta bizia zihur daukate.

Okerrenean ere horixe gerta lekiekeela pentsaturik, inork ez du atzerarik egingo.

Eta deskuidatzen bagara, errespetoa galdu.

- Zenbat da hau?

Eta azkenean, hauxe okerrena, geure kontzientzia bueltagabea galdu, hainbeste mende kostatu eta gero.

Eta azkenean berriro lehenera.

Ez, jauna! Horrek ez dauka horrela gelditzerik.

Inor izan gabe bizitzea ez da zure ordaina.

Bestela ere ez al dira gehienak horrelaxe bizi?

Zure ordainak zure azkena izan behar du.

- Tori! Gorde bueltak.

Ba noa berehalaxe, odola bero daukadan bitartean.